Larunbatean egingo dute bisita gidatua, Elixabete Garmendiak egingo ditu gidari lanak
Larunbatean bisita gidatu berezia egingo dute Ormaiztegin. Hain zuzen, XIX. eta XX. mendeetan udalerriko ostatuetan emakumeek izandako presentzia ardatz hartuko du bisitak. Udalak eta Zumalakarregi museoak antolatutako bisitan Elixabete Garmendia kazetariak egingo ditu gidari lanak.
Ormaiztegiko Trenzubiaren azpian dagoen Urbeltzeko iturritik abiatuko dira 11:30ean; hura da lehenengo geldialdia, Bainuetxeko kontuak oroituz. Ordu eta erdi inguru iraungo duen bisita gidatuan udalerriko zazpi gunetan geldiuneak egingo dituzte Ormaiztegin garai batean ostatu izandako lekuetako emakumeen ahotsak ezagutzeko.
Azken geldialdia udaletxe azpian egingo dute, garai bateko herriko ostatua zegoen leku berean. Bertan, bisitaldiari amaiera emateko proiekzio laburra eta hamaiketakoa eskainiko dute.
Garmendiaz gain, hainbat herritarrek euren familien bizipenak kontatuko dituzte.
Bisita Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan kokatzen da