Euskaraldiaren mosaikoa egin dute legorretarrek Kultur Astearen baitan
Legorretako Kultur Astearen egitarauaren barruan, Euskaraldiarekin bat egin dute. Euskaraldia hitzekin mosaikoa osatu dute herriko plazara gerturatu diren herritarrek. Partaideek, kartulina txuri bana helduta, besoak altxatu eta horrela egin diote Euskararen erabilera bultzatzeko kanpainari keinua. Mosaikoari argazkiak atera eta jarraian, datorren asterako prestatzen ari diren Euskaraldiko flashmob-a entseiatzen aritu dira. Hori, datorren ostiralean, azaroaren 2an izango da, 18:30ean, herriko plazan.
Astebururako egitaraua
Mosaikoa osatzeaz gain, beste hainbat ekintza daude antolatuta astebururako, kultur astearen barruan. 18:00etan hasita, Ttipika musika taldearen dantza gidatuak eta ordu berean, garagardo artisauen azoka irekiko dute, herriko plazan.
Igandean berriz, ibilgailu klasikoen 6. topaketa egingo dute, 10:00etatik 18:00etara. Horrez gain, Ibon del Olmo magoaren ikuskizuna ere egongo da, familientzako zuzenduta, Herri Antzokian. Kultur Astearen amaiera, Legorparty ordenagailu topaketaren amaierarekin batera egingo dute, 20:00etan.