Ampo Ordiziak berdindu egin du El Salvadorrekin
Talde indartsua hartu zuen atzo Ampo Ordiziak etxean; Superkopako irabazlea eta Heineken ligan bigarren dagoen El Salvador. Partida oso parekatua eta lehiatua izan da bi taldeen partetik. Eta emaitzak ere hala erakusten du 13-13. Etxekoak garaipenaren bila atera ziren hasieratik, Errege Koparako sailkapena jomugan zutela. Atsedenaldira 6-3 aurretik iritsi ziren ordiziarrak. Bigarrenean ere, dena emateko prest atera ziren zelaira, baina Valladolidekoen defentsa sendo agertu zen, beste behin ere. Eustea izan zen beraien helburu nagusia, eta hein handi batean, lortu ere egin zuten, Ordiziak ez baitzuen merezitako garaipena lortzerik izan. Publikoak, hala ere, etxeko mutilen ahalegina eskertu zuen partidaren amaieran, txalo zaparrada batekin.
Azkenean, hamairuna berdinduta, puntu bana jaso dute bi taldeek. Errege Kopako finalerdietatik kanpo gelditu da Ampo Ordizia, baina bosgarren postuari eusten dio, 17 punturekin. Datorren igandean, Bartzelonan jokatuko dute, Barça Rugby-ren aurka.