Legazpiko Telleriarte auzoa zurituta, gaur goizean // Argazkia: Tere Madinabeitia
Urriaren hondarrean etorri dira aurreneko elurrak. Asteburuan giroa hoztu ez ezik, belztu ere egin da, eta prezipitazio ugari izan da, larunbatean hasita. Behekaldeko herriguneetan euri moduan bota duena, gainaldeetan elur moduan bota du, eta mendi eta gainak zurituta esnatu dira gaur goizean. Irimo, Izazpi eta Usurbeko gainak esaterako, zurituta ikus daitezke. Aralarren eta Aizkorrin ere gogotik egin du elurra, nahiz eta lainoek ez duten gain horiek ikusten uzten. Deskargan elurra ari du, eta kontuz ibiltzeko deia egin du Herrizaingo Sailak. Etzegaraten, aldiz, apenas egin du elurrik.
Herrigune edo auzoei dagokionean, Legazpiko Brinkola eta Telleriarte auzoak izan dira zuritu dituen bakarretakoak. Gaur goizean elur kapa fin batek estalita agertu dira.
Meteorologia neurkailuen datuak begiratuta, asteburukoak gehiago dirudi neguko giroa, udazken betekoa baino. Zegaman eta Ordizian, esaterako, -1,1º-ko minimoa neurtu zuten atzo; prezipitazioa metro koadroko 8,2 litrokoa izan zen larunbatean, eta 0,7koa atzo.
-
-
Usurbeko gaina, zurituta.
-
-
Elurra kentzeko makina, Etzegaraten.