Zegama, XX. mende hasieratik hona
Nondik gatozen jakitea ezinbestekoa omen da, nora joan nahi dugun erabakitzeko. Azken hamarkadetan asko aldatu dira Goierriko herriak, eta hori da Zegamaren ...
Nondik gatozen jakitea ezinbestekoa omen da, nora joan nahi dugun erabakitzeko. Azken hamarkadetan asko aldatu dira Goierriko herriak, eta hori da Zegamaren kasua ere. Jose Mari Artola herritarrak, Zegamaren historia biltzen duten hainbat bideo igo ditu sarera. Horietan, 1970ean herria nolakoa zen, Zegamako paper fabrika, XX. mende hasierako argazkiak, 36ko Gerrari buruzko kontakizunak eta 1986ko San Martin feria ikus daitezke, besteak beste.
Jose Mari Artolaren Youtubeko kanalean daude ikusgai bideo guztiak.