Ostiraletik aurrera zineklub saioen ordutegiak aldatu egingo dira. Hain zuzen, ostiraletako emanaldiak 21:30ean izango dira.
Datorren ostiralean John Carrloll Lynch zuzendariaren
Lucky filma emango dute, 2017koa. Halaber, osteguneko zine saioa 19:30ean izango da eta Martin Provost zuzendariak iaz estreinatutako
Sage Femme (Bi emakume) filma emango dute. Emanaldi guztiak Latxartegi aretoan egiten dituzte.