Helduentzat, eta Goierrira begira, euskara kurtso berezia emango du Maizpidek
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak hartzaile multzo jakin batentzat euskara ikastaro berezituak antolatu ditu. Helduei zuzendua izango da, 60 urtetik gorako pertsonek euskara ikasteko pentsatuta. 2013ko martxoan hasitako Euskarara heldu ekimenekoa izango d...
Lazkaoko Maizpide euskaltegiak hartzaile multzo jakin batentzat euskara ikastaro berezituak antolatu ditu. Helduei zuzendua izango da, 60 urtetik gorako pertsonek euskara ikasteko pentsatuta. 2013ko martxoan hasitako Euskarara heldu ekimenekoa izango da kurtso hori.
Hala, lan mundutik erretiratuta dauden gizon-emakumeei egin die Maizpidek eskaintza. Ikasleen «nahi eta beharretara» egokitua eta bakoitzaren euskara mailatik abiatua izango da, «erritmoak eta interesak» kontuan hartuta.
Goierrira zuzendutakoa da, bestetik, eta eskualdea ezagutzeko modua ere emango du. Hiru edo lau asteko egonaldiak izango dira, egunean sei eskola ordurekin. Euskaraz komunikatzeko gai direnentzat da.
Azaroaren 5etik 30era izango da lehen ikastaroa. Martxoan eta apirilean dira beste bana.













