Aginagan eta Urretxun, odolkiak eta musika ‘samartinetan’
Urretxun eta Zumarragako Aginaga auzoan ere San Martin ospatuko dute. Urretxuko ekitaldiak igandean izango dira eta Aginagakoak larunbat eta igandean. Urretxun antolatu dituzten ekitaldiei dagokienez, 12:00etan herritarrek Jeiki Hadi eta
Urretxun eta Zumarragako Aginaga auzoan ere San Martin ospatuko dute. Urretxuko ekitaldiak igandean izango dira eta Aginagakoak larunbat eta igandean.
Urretxun antolatu dituzten ekitaldiei dagokienez, 12:00etan herritarrek Jeiki Hadi eta Zu Dantzaz taldeekin dantza egiteko aukera edukiko dute Areizaga-Kalebarren plazan. Eguraldi txarra egiten badu, dantza saioa Iparragirre plazako karpan izango da.
Aterpe jubilatuen elkarteak ere San Martin eguna ospatuko du. 13:30ean odolki eta tripaki dastaketa egongo da eta 17:00etan dantzaldia.
Gainontzeko ekitaldiak Iparragirre plazan izango dira. 17:00etan haurrentzako jolasak eta txokolatada egongo dira eta 17:00etatik aurrera Martintxo txerria ikusgai egongo da eta bi urdaiazpikoren zozketarako txartelak salduko dituzte. Jasotako dirua gizarte laguntzarako izango da. 18:45etik 21:00etara odolki pintxo dastaketa egongo da, doan.
19:30ean Iparragirre Balerdi musika tailerrak eta Lizarriturri txistulari elkarteak kalejira egingo dute. 20:30ean San Martin auzoan joko dute eta ondoren Iparragirre plazan. Bukatzeko, 21:00etan urdaiazpikoak zozkatuko dituzte.
Aginagako jaiei dagokienez, larunbat eguerdian hasiko dira. 12:00etan suziriak piztuko dituzte eta poteoa egingo dute eta 12:30ean auzoko gaztetxoek pilota partidak jokatuko dituzte. 14:30ean auzoko jubilatuek bazkaria egingo dute.
Haurrentzako ekitaldiak
Arratsaldean ere ekitaldiak egongo dira: 17:00etan haurrentzako jolasak eta 19:00ean haurrentzako txokolate jana. Larunbateko ekitaldiekin bukatzeko, 21:00etan afaria egingo dute Oleta elkartean, trikitilariek girotuta. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Afalostean erromeria egongo da, goizalderarte.
Igandean San Martin eguna ospatuko dute. 11:00etan meza egongo da, prozesioarekin. 12:30ean, berriz, Xabier Zaldua eta Mikel Larrañaga aizkolariek erakustaldia egingo dute. 13:15ean Maialen Akizu eta Aratz Igartzabal bertsolariek abestuko dute eta ondoren Miren eta Agurtzane trikitilarien saioa egongo da. Bukatzeko, 14:30ean bazkaria egingo dute Oleta elkartean. Bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute. Nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Bestalde, larunbatean eta igandean Oleta elkarteak egun osoko zerbitzua eskainiko du.