Israel Antimasberes eta Aratz Otaegi
Ordiziako Txapagain pilota taldeko Aratz Otaegik Gartzarongo 34. pilota txapelketa irabazi du, Barañaingo Israel Antimasneresekin batera. Pasa den larunbatean jokatu zuten finala, Urretxuko Oier Ibarluzea eta Oiartzungo Oihan Etxeberriaren aurka eta 18-16 egin zuten. Otaegiri, alebin mailako pilotari onenaren saria ere eman zioten.
Bestalde, Gipuzkoako errendimenduko eskuz banakako txapelketako ligaxkafasea bukatzeko jardunaldi baten faltan, Txapagaineko hiru pilotari sailkatuta daude Gipuzkoako txapelketako kanporaketa saioetarako. Alebin mailako Harriet Etxabe, eta infantil mailako Aratz Otaegi eta Urtzi Otaegi dira sailkatuak.
Horrez gain, Baztango 37. Pilota Txapelketa jokatzen ari diren Oier Izagirre eta Iñigo Alberdi alebinak, ligaxka fasea amaituta, final laurdenak jokatzeko sailkatu dira.