Asier de la Iglesia, Donostiako Urrezko Danborrerako hautagaia
Gaur Donostiako Urrezko Danborrerako hautagaien zerrenda ezagutzera eman dute. Herritarrek eta elkarteek 98 hautagai aurkeztu dituzte eta horien artean Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarra dago. De la Iglesiak
Gaur Donostiako Urrezko Danborrerako hautagaien zerrenda ezagutzera eman dute. Herritarrek eta elkarteek 98 hautagai aurkeztu dituzte eta horien artean Asier de la Iglesia saskibaloi jokalari zumarragarra dago. De la Iglesiak esklerosi anizkoitza du eta ikerketa bultzatzeko lan handia egiten ari da. Maiatzean ACB ligako GBC taldearekin partida bat jokatu zuen, esklerosia ezagutzera emateko.
98 hautagaien artean, De la Iglesiarekin batera, Pedro Migel Etxenike zientzialaria; Ramon Agirre, Ane Gabarain eta Elsa Pataky aktoreak; Mikel Erentxun, Javier Gurrutxaga, Loquillo eta Bruce Springsteen abeslariak; Fernando Aranburu eta Dolores Redondo idazleak; Juan Mari Arzak eta Karlos Argiñano sukaldariak; Paco Etxeberria forentsea; Xabi Prieto, Ander eta Andres Vilariño, Maialen Chorraut eta Naroa Agirre kirolariak daude, besteak beste.
Donostiako Udaleko Idazkaritza, Parte Hartze eta Berdintasun sailek hautagaien azterketa egingo dute, baldintza guztiak betetzen dituzten edo ez ikusteko. Ondoren, hilaren 22tik 26ra, bozeramaile batzordeak 3-5 hautagai aukeratuko ditu. Abenduan bozketa egingo da. 16 urtetik gorako donostiar guztiek parte hartu ahal izango dute. Sarituaren izena abenduaren 17an emango dute ezagutzera.