Webgunean ere kontsulta daiteke; alegazioak egiteko epea abenduaren arte zabalik dago
Legazpiko San Inazio, San Martin, Arantzazu eta San Jose auzoak Birgaitzeko Plan Berezia erakusketa publikoaren fasean dago. Legazpiarrek plana ikusi eta alegazioak aurkezteko aukera dute abenduaren 1era arte.
Planaren helburua da auzootan egin beharreko birgaitzeen irizpideak zehaztea, hala eraikinek igogailuak jartzeko bete behar dituzten baldintzak nola isolatze termikoa gauzatzeko bete behar dituztenak. Plana udaletxean ikus daiteke.