Gipuzkoako Neguko Igeriketa txapelketarako gutxieneko denborak lortu dituzte Ordiziako igerilariek
Ederki ari dira Ordiziako igeriketa taldeko igerilariak. Pasa den larunbatean, Neguko ligako bigarren txapelketa jokatu zuten Majorin eta maila desberdinetako Ordiziako 16 igerilarik parte hartu zuten. Infantil mailan, Neguko Gipuzkoako Txapelketan parte hartu ahal izateko gutxieneko zazpi denbora lortu zituzten. Aldiz, junior, promesa eta absolutuo mailatan, 14 izan ziren lortutako gutxieneko denborak. Horrez gain, absoluto mailan nesken 4x100L errelebo taldeak, gutxieneko denbora lortu zuten. Azken hauek ordea, udaran ospatuko den gipuzkoako txapelketan parte hartu ahal izateko gutxinekoa da lortu dutena.
Bestalde, aspaldi Ordiziako Igeriketa Taldeko partaideak izandako hainbat pertsona, taldera bueltatu dira eta hori, albiste oso ona da klubarentzat. Beñat Urretabizkaia, Ibon Soto eta Unai Lekuona dira bueltu direnak.
Euskaraldiarekin bat
Ordiziako Igeriketa taldeak, Euskaraldiarekin bat egin du. Hori horrela, Euskaraldiaren pankartarekin taldeko argazkia atera zuten pasa den asteburuko txapelketan.