
Irati Zubizarreta mendi korrikalari beasaindarrak, Monterreyko (Mexiko) Cañon Mariposas lasterketa irabazi du. Sailkapen orokorreko 7.a izan da, eta lehena nesketan. Cañon Mariposas probak hiru lasterketa ditu: 21, 50 eta 71 kilometrokoak. Zubizarretak trail proban (21 kilometro) parte hartu du; guztira 350 lagun aritu dira lasterketa horretan.
Ez da Mexikon lortu duen garaipen bakarra; pasa den astean beste proba batean parte hartu zuen, eta hura ere irabazi egin baitzuen Zubizarretak.