Gaur bertan ari dira pintaketa lanak egiten stop seinaleak kendu eta seinale berriak jartzeko
Saninazio auzoko aldapako errepidean pintaketa lanak egiten ari dira gaur maldak bi norabideak berreskura ditzan.
San Jose auzoko lehenengo zenbakitik Saninazio 22 zenbakira doan tartean ari dira pintaketa lanak egiten. Ekintza urriko osoko bilkuran onartutako Mugikortasun Planean jasota dago.
Asfaltoan egon diren stop-a egiteko bi seinaleak kentzen ari dira; bat San Jose auzoko lehenengo zenbakian egon da eta bestea, jaitsiera norabidean, Saninazio 22an.
Laubidetik datozen ibilgailuentzat stop seinale berria jarriko dute. San Jose 4 eta 5 atarien artean norabide bakarreko seinalea dago eta San Inaziora igotzea debekatuta dago. Laubidetik datozen ibilgailuek stop bat egin beharko dute aldapan sartu aurretik.