Kulturak eta jatorriak Ordiziari kolorea emanez
Kultur Arteko Topaketa Kolore Truk merkatu sozialarekin borobildu dute gaur Ordizian. Goizean hasita, Errumania, Ekuador, Nigeria, Maroko, Algeria, Sahara eta Senegalgo produktuak dasta daitezke Plaza Nagusian. Eremu berean, Fiare, Goiener, Izarkom, Farapi, Olatukoop, Dar-Dar, Basherri, Behieko, Gozatu eztia eta Argia elkarteen informazio guneak ere badaude. Euskaraldiko taldekoak ere txapak banatzen ari dira.
Frontoi txikian, berriz, munduko arrozen prestaketa egon da goizean, eta ondoren bazkaria Beti-Alain. Azari elkartekoak Ekuadorko herritarrekin aritu dira sukaldean, Altartekoak Nigeriakoekin, Irrikikoak Errumaniakoekin eta Goiz Aterpekoak Txilekoekin. Udaletxeko arkupeetan merkatu sozialeko entitateekin solasaldiak egiten ari dira, eta arratsaldean kafe dinamika tailerrak izango dituzte hainbat eragilerekin.
Aste osoan zehar Ordizian egiten ari den