Azaroaren 25aren harira, Goierriko hainbat herritan antolatu dituzte emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ekintzak
Lore eskaintza egin dute Lazkaon indarkeria matxistaren aurka.
Indarkeria matxistaren aurkako gaitzespena erakutsi dute Goierriko herrietan: Lazkaon, Ataunen, Beasainen, Mutiloan, Zaldibian, Zerainen eta Seguran, besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko ekitaldiak antolatu dituzte.
Lazkaoko Talde Feminista 11:00etan bildu da herriko plazan goizeko ekintzak antolatzeko. Lore eskaintza egin dute indarkeria matxista pairatu duten emakumeen omenez, eta horretaz gain, gazteen mahai-ingurua ere antolatu dute.
Ataunen 12:00etan bildu dira San Martin plazan; Beasainen, bestalde, 13:00etan egin dute elkarretaratzea Zubimuzu plazan.