Haurren danborrada eta dantza saioa Ormaiztegin
Herriko festak ospatzen ari dira Ormaiztegin, eta gaur haurrei zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte: danborrada eta dantza saioa
Haurren danborrada egin dute Ormaiztegin 12:00etan; 18:00etan, bestalde, Goruntz dantza taldearen emanaldia hasi da herriko kiroldegian. Herriko kaleetan barrena ibili dira Ormaiztegiko haurrak danborrak astinduz goizean: festetako giroa alaitzeko ekitaldi aproposa izan da.
Arratsaldean Gabiriako Goruntz dantza taldeko haur eta gazteek ekitaldia eman dute Zubipe polikiroldegian: euskal dantza tradizionaletaz gain, gaur egungo abestiekin ere dantzan aritu dira.













