Indarkeria matxistaren aurkako ekitaldia
https://www.youtube.com/watch?v=GW76OrQfsyw&feature=youtu.be Urola Garaiko Koordinadora Feministak manifestazioa antolatu du azaroaren 25aren harira: horren aurretik, hala ere, ekitaldi bat egin dute 12:00etan emakumeen aurkako indarkeria gaitzetsiz. “Indarkeria matxistaren aurrean, aliantzak eta autodefentsa
https://www.youtube.com/watch?v=GW76OrQfsyw&feature=youtu.be
Urola Garaiko Koordinadora Feministak manifestazioa antolatu du azaroaren 25aren harira: horren aurretik, hala ere, ekitaldi bat egin dute 12:00etan emakumeen aurkako indarkeria gaitzetsiz. “Indarkeria matxistaren aurrean, aliantzak eta autodefentsa feminista” leloa oihukatuz egin dute manifestazioa Koordinadora Feministako kideek.
Ekitaldian, bestalde, Euskal Herrian aurten erail dituzten emakume guztiak oroitu nahi izan dituzte. Horretarako, testu bat irakurtzeaz gain, dantza ere egin dute. Bertan bildu direnak hunkitzeko moduko ekitaldia antolatu dute.