Asteazkenean jarriko dira salgai Santa Lutzi bezperako ardo dastaketarako txartelak
Urteroko moduan, abenduaren 12ean Arabako Errioxako ardo dastaketa irekia egingo dute Urretxuko udaletxeko portaloian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta azalpenak Manuel Ruizek emango ditu. Txartelak abenduaren 5, 7, 10 eta
Urteroko moduan, abenduaren 12ean Arabako Errioxako ardo dastaketa irekia egingo dute Urretxuko udaletxeko portaloian. Ekitaldia 19:00etan hasiko da eta azalpenak Manuel Ruizek emango ditu. Txartelak abenduaren 5, 7, 10 eta 11n salduko dituzte, kultur etxean. 2,55 euroren truke, ardoa eta bi pintxo dastatu ahal izango dira.