Euskara plazara
Beasaingo Ikastolak ohi duenez jai egingo du abenduaren 3an, euskararen egunean. Gaur egin dute euskararen eguneko ekitaldia.
Beasaingo Andramendi Ikastolak jaieguna izaten du abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna. Honela, gaur arratsaldean egin dute Ikastolako plazan euskararen eguneko ekitaldia, kantuak eta dantzak lagunduta. Txokolate beroa dastatzeko aukera ere izan dute bertaratu diren gurasoek, ikasleek eta irakasleek.













