Gaur eman dituzte sariak Legazpiko kultur etxean; bigarren saria Haztegi ikastolako ikasleek jaso dute
Gaur eman dituzte Legazpiko Kultur Etxean Beldur Barik bideo lehiaketako Goierri garaiko sariak. Lehenengo saria, 350 euro, Urretxuko Iparragirre institutuko
Beeee bideoarekin jasoko du hango ikasle talde batek. Taldekideak: Sara de Pedro, Cristian Tomas, Naia Beitia, Luis Sanchez, Ane Delgado, Jon Acebes, Arritxu Etxeberria, Valentino Arrieta, Amaia Zumarraga, Maialen Lapizondo, Maddi Agirrebengoa eta Jon Hernandez. Ikasleek egindako bideoaren gai nagusia estereotipoekin apurtzeko grina da.
Bigarren saria, 250 euro, Haztegi ikastolako ikasleek egindako
Sentitzen naiz bahiturik bideoak irabazi du. Egileak: Ane Etxeberria, Karla Ibarnia, Iker Mendia, Ioan Madalin, Alazne Lopez, AImar Alcelay, Unai Guridi, Unai Lopez eta Oier Berrueta. Bikotean mutilek neskengan eragin dezaketen kontrolari buruzko bideoa egin dute.
Sariak Ilintiko lehendakari Carlos Villacortak eman ditu, zeren Ilintik eta Bi-Tartean merkatari taldeek sariak baliatu baitituzte. Guztira bost lan aurkeztu dira, lau Legazpiko gazteek egindakoa eta bestea urretxuarrek eta zumarragarrek egindakoa.