Gipuzkoako Foru Aldundiak Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 70. urtemugaren harira sortutako programa da; bideorik onena Haztegikoena izan da
Gaur Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da eta eskubideon aldarrikapenaren 70. urtemuga ere bada. Urteurrena dela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak Aniztasunetik Eraikiz programa egin du lurraldeko hamar ikastetxetan, tartean Legazpiko Haztegi ikastola. Programaren barruan DBH4ko ikasleek hainbat ekintza egin dituzte ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan. Ekintza horien azken urratsa bideo baten grabaketa izan da eta programan parte hartu duten eskola guztien artean lehiaketa egin dute. Haztegiko ikasleek lehenengo saria jaso dute gaur Kursaal jauregian, Donostian. Saria 400 eurokoa da eta ikasbidaiarako erabiltzea erabaki dute ikasleek.