'Musua' ikuskizuna eman dute Porrotxek eta Mari Mototsek Ordizian
Porrotxek eta Mari Mototsek Musua ikuskizuna eman dute Ordiziako Majori Kiroldegian. Urtero bezala, hainbat haur eta guraso bildu dira bertan pailazoak ikusteko. Goierriko ikastolek antolatu dute ikuskizuna, eta lortutako dirua Lapurdiko ikastolei laguntzeko erabiliko dute.
16:00etan ireki dituzte Majori Kiroldegiko ateak, eta berehala bete dira harmailak. Pirritxek, zoritxarrez, ezin izan du emanaldian parte hartu: gaixorik dago.