
Errefuxiatuen gaia oinarri, Hotz Legazpik beste hainbat elkarteren eta erakunderen lankidetzarekin eta materialekin erakusketa zabaldu du kultur etxean. Erakusketari
Errefuxiatuak: gaur zu, bihar ni? titulua jarri diote eta urtarrilaren 4ra arte ikusgai egongo da. Argazkiak eta jakingarri ugari bildu dituzte Hotz Legazpikoek. Bilduma ikusteko arratsaldez, astegunetan jo daiteke kultur etxera.