2018an erretiroa hartu duten merkatariak omendu ditu Beasaingo Udalak
Gabonetako erakusleiho lehiaketa Andreak Jantziak irabazi du.
Beasaingo Udalak, “tokiko merkataritzarekin duen konpromisoari helduz, egindako lanaren ordainez” aitortza egin die beste urte batez, 2018an erretiroa hartu duten merkatariei. Aurten, hiru izan dira: Deba harategiko Jose Manuel Deba, M18 oinetako dendako Jose Angel Garikano eta Kux-Kux arropa dendako Mertxe Cobos.
Omenaldi ekitaldiarekin batera, Gabonetako Erakusleihoen lehiaketako sariak banatu dira ekitaldi berean. Andreak Jantziak izan da irabazlea; bigarrena Nagusi Optika eta hirugarren Kilimak jostailu denda.
Azkenik, erakusleiho dotoreena aukeratzeko botoa eman duten erosleen artean erosketak egiteko hiru txeke banatu dituzte. 200 euroko txekea Henar Gonzalok jaso du, eta 100 txeke bana, Mertxe Marianok eta Jacinto Claverok.