Eneko Elosegik jaso du Beasain Kirol Sari Nagusia 2018
Igartzako jauregia jendez beteta zela, gaur, banatu dira Beasaingo Kirol Sariak 2018.
Herritarrek egindako hautagaiak aztertu ondoren, emakumezko kirolariaren edo kirol taldearen saria Realeko Ane Etxezarreta futbolariak jaso du, eta gizonezkoena Eneko Elosegi Ironman atletak. 2018ko kirol jardunaldiaren saria, abenduaren 15ean eta 16an egindako Beasaingo Motor Asteburuak eta Erauskin Igoerak, eta Erakunde Babeslearena Hinek jasoko dute.
Hamaika aipamen berezi izendatu dituzte. Errugbiarekin lotuta, hiru aipamen dira: Ander Alberdi eta Ihintza Lekuona errugbilariak, eta iaz Euskadiko txapelketa irabazi zuen 16 urte azpikoen taldeko errugbilari beasaindarrak. Horiez gain, Amaiur Mariezkurrena igerilaria, BKL saskibaloi taldeko Infantil Handi mutilak, motorraren arloan dabiltzan Maitane eta Ekain Aizpurua, Beñat Garmendia pilotaria, Beñat Turrientes futbolaria, Txindokiko errekorra jarri duen Aitor Garmendia korrikalaria, Euskal Herriko mendi duatloi zirkuitua irabazi duen Trigoi mendi duatloi taldea eta Octavian Mihail Romanescu atleta ere sarituak izan dira. Maiatzen hil zen Iñaki Mujika ‘Arritta’-k ere aipamen berezia jaso du.
Bestalde, udalak erabakitako Kirol Ibilbideari Ohorezko Saria 91. Loinatz Klasikarentzat da eta Ohorezko Beasain Udal Saria Aritz Elustondo futbolariarentzat.
Ezkutuan zegoen saria, Sari Nagusia 2018, ekitaldiaren amaieran jakinarazi dute, Aritz Elustondok gutun azala irakurrita. Eneko Elosegi izan da Beasaingo Kirol Sari Nagusia.
Amaiur Mariezkurrena
Beñat Turrientes
Ihintza Lekuona
Ander Alberdi
Ordizia errugbi taldea -16
Ordiziako errugbilari beasaindarrak
Maitane eta Ekain Aizpuru
Aitor Garmendia
Trigoi mendi duatloi taldea
Octavian Mihail Romanescu
Beñat Garmendia
Hine
Beasaingo Motor Asteburua
Eneko Elosegi
Ane Etxezarreta
BKL Infantil Haundi mutilak
91. Loinatz Klasika
Aritz Elustondo
Eneko Elosegi
IMG_8722 (2)













