Institutu garaira itzuliz
Saio bikoitza –19:30 eta 22:30– egingo dute gaur Legorretako Herri Antzokian Aitziber Garmendia zaldibiarrak eta Jon Plazaola urretxuarrak Moko zorrotza antzezlanarekin. Institutuan ikaskide izan ziren Laura eta Juanen azalean sartuko dira bi aktoreak. Bizitza ulertu eta aurrera egiteko bi modu ezberdin irudikatuko dituzte, guztiz kontrajarriak, baina hala ere, elkar maite dute biek. hitza