Zortzi final jokatu dituzte 9:00etatik 13:00etara arte, eta ondoren sari banaketa egin dute

Gabonetako pilota txapelketako sarituak
Ataungo Gabonetako pilota txapelketako sari banaketa egin dute San Martingo Auzoeta pilotalekuan. Abenduak 26tik gaur arte jokatu dituzte partidak, eta gaur 9:00etatik 13:00etara aritu dira finalak jokatzen. 2005 eta 2010 urteen artean jaiotako neska-mutilek hartu dute parte txapelketan.
Sariak banatzen aritu dira Jon Ander Albisu pelotaria, Iraitz Zubizarreta pelotari ataundarra eta Joseba Ezkurdia, aurtengo lau t’erdikoaren irabazlea.
Gabonetako pilota txapelketako irabazleak:
Alebin neskak eskuz:
1- Maddi Makazaga eta Arantxa Arratibel (Ataun)
2- Maren Iturrioz eta Sara Izagirre (Segura)
Benjamin neskak palaz:
1- Inge Ezkurdia eta Maddi Makazaga (Ataun)
2- Intzara Aierbe eta Irati Sukia (Ataun)
Benjamin mutilak eskuz (2010):
1- Eneko Telleria eta Xabier Alberdi (Ordizia)
2- Egoi Aranburu eta Aitzol Aramendi (Ataun)
Benjamin mutilak eskuz (2009):
1- Unax Iturbe eta Iurgi Landa (Lazkao)
2- Oier Zabalo eta Aimar Lizarralde (Segura)
Neska nagusiak palaz:
1- Naia Eizmendi eta Uxue Albeniz (Aia)
2- Kaia Perlines eta Uxue Aranburu (Ataun eta Asteasu)
Alebin mutilak eskuz (2008):
1- Oier Izagirre eta Iñigo Alberdi (Ordizia)
2- Amets Izagirre eta Mikel Alzua (Ataun)
Alebin mutilak eskuz (2007):
1- Iurgi Altuna eta Unax Madina (Beasain)
2- Iñaki Amandis eta Markel Amoztegi (Lazkao)
Infantil mutilak eskuz:
1- Aratz Otaegi (Ordizia)
2- Jokin Askarai (Lazkao)