Javier Ruiz de Larrinaga, Xabier Murias eta Gorka Izagirre sariak jasotzen
Euskadiko Ziklo-Kross txapelketa Olatz Odriozolak eta Javier Ruiz de Larrinagak irabazi dute Beasainen. Kirol proba Loinatz Txirrindu Elkarteak antolatu du, eta Beasaingo Loinatz eta Telleri baserrietako zelaietan egin dute. Euskadiko txapelketan lehian aritu dira kadete neskak eta mutilak, junior neskak eta mutilak, open neskak eta mutilak, eta masterrak.
Lasterketak 10:00etan hasi eta 14:00etan amaitu dira. Txirrindulariek 2,605 kilometroko zirkuituari hainbat itzuli eman dizkiote. Lehiakideen artean izan dira Gorka eta Ion Izagirre ormaiztegitarrak.
Euskadiko Ziklo-Kross lehiaketako sailkapena:Gizonezko kadeteak:
1- Diego Ruiz de Arcaute (29:36,9)
2- Aimar Erostarbe (29:41,2)
3- Beñat Carbayeda (30:32,2)
Emakume kadeteak:
1- Maria Modenes (31:08,2)
2- Lur Zufiria (31:27,8)
3- Naia Arregi (32:31,9)
Gizonezko juniorrak:
1- Mikel Orbea (39:58,3)
2- Ibai Ruiz de Arcaute (40:04)
3- Sergio Diego (41:02,3)
Emakume juniorrak:
1- Amaia Lartitegi (39:32,1)
2- Nahia Eraña (41:36,3)
3- Anne De Pablo (42:30,7)
Elite mailakoak eta 23 urtez azpiko emakumeak:
1- Olatz Odriozola (37:36,6) – Elite mailakoa
2- Paula Suarez (38:53,3) – 23 urtez azpikoa
3- Lierni Lekuona (39:31,3) – Elite mailakoa
Elite mailakoak eta 23 urtez azpiko gizonezkoak:
1- Javier Ruiz de Larrinaga (59:51,9) – Elite mailakoa
2- Xabier Murias (1:00:07,5) – 23 urtez azpikoa
3- Gorka Izagirre (1:00:16,8) – Elite mailakoa
Master 30:
1- Jon Urteaga (40:53,9)
2- Erlantz Uriarte (42:48,9)
3- Mikel Epalza (43:19,2)
Master 40:
1- Juan Jose Romero (41:35,6)
2- Josu Isasi (41:38,2)
3- Oscar Gonzalez (41:48,5)
Master 50-60:
1- Aitor Zabaleta (43:52,5) – Master 50
2- Xabier Mendiaraz (43:57,7) – Master 50
3- Juan Antonio Nicolas (45:34,7) – Master 50
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.