Beasaingo San Silbestre Txikian elkartasun pausoak
7 eta 15 urte bitarteko 400 neska-mutilek hartu dute parte. 800 euro bildu dituzte Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundearentzat
Beasaingo San Silbestre proba nagusia hasi aurretik, korrikalari gaztetxoak izan dira protagonista. Batzokia kultur elkarteak eta Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, San Silbestre Txikia jokatu da. 400 gaztetxok hartu dute parte ; izena emateagatik 2 euro ordaindu dituzte korrikalariek eta 800 euro jaso dituzte Herriak Elkarlanean erakundeak Haitira bidaltzeko.
Mailaz maila, hiru txandatan aritu dira lasterka korrikalariak. Sailkapenak ondorengoak dira:
7-8-9 urte.
- Mutilak: Xabat Mujika, Juen Goikoetxea eta Beñat Aldasoro.
- Neskak: Intza Arrondo, Maren Higuero eta Katrin Belamendia.
- Mutilak: Urko Etxebeste, Ekain Mujika eta Paul Belamendia.
- Neskak: Naia Arizmendi, Uxue Lopez eta Natale Belamendia.
- Mutilak: Joseba Llorente, Alex San Sebastian eta Ander Zurutuza.
- Neskak: Leire Viedma, Nahia Montero eta Julia Parra.













