Magiaz beteriko errege zamalkada egin dute Ordizian
Buztuntzan abiatu da Ordiziako errege zamalkada, eta plaza nagusian eman diote amaiera
Ordizian errege zamalkada egin dute, Goierriko beste zortzi herritan bezala. Ordiziako errege zamalkadak, ordea, berezitasun bat du: Goierriko zaharrena da. 1942. urtean antolatu zuten lehenengoz, eta orduz geroztik urtero piztu du herriko haurren ilusioa. Buztuntza auzoan hasi dute ibilbidea 18:30ean, eta Plaza Nagusian eman diote amaiera.
Lehen aipatu bezala, Ordizia ez da izan hiru erregeak hartu dituen herri bakarra: Beasainen, Idiazabalen, Lazkaon, Legazpin, Olaberrian, Ormaiztegin, Zegaman eta Zumarragan ere egin dituzte errege zamalkadak. Gabonei agur esan aurretik, gau magikoa biziko dute Goierriko haurrek.













