Txindokikoen emaitza bikainak Euskadiko Txapelketetan
Txindoki atletismo taldeko atletek emaitza bikainekin hasi dute urtea. Euskadiko Proba Konbinatuen Txapelketan, Nora Tobar ataundar gazteak garaipen handia lortu du, pentatloi proban; altuera jauzian, pisu jaurtiketan nahiz 800 metroko lasterketan denborarik onenak lortu zituen.
Bestalde, Euskadiko beteranoen txapelketan, Eneko Barandiarek urrezko domina lortu zuen M35 mailan, 60 metroko lasterketan. Gotzon Auzmendik berriz, zilarrezkoa M70eko 800 metrokoan. Eta Angel Perez Pululu, podiumetik gertu ibili zen; 5. egin zuen 3000 metrokoan, M50 kategorian.