Gregoria Miguel Perezek 100 urte bete ditu
Atzo 100 urte bete zituen Gregoria Miguel Perez beasaindarrak eta familiaren odnoan ospatu zuen urteurrena Arangoiti egoitzan. Arana kalean jaio zen Gregoria eta ezaguna da herrian Zubimuzu plazan garai batean zeuden arraindegi postuetan lanean ibili zelako. Udal ordezkarien bisita ere izan zuen atzo.