Mikel Caverok irabazi du Lemniskataren V. argazki lehiaketa
Matematika islatzen duen Lemniskataren V. Matematika argazki lehiaketa Mikel Cavero ordiziarrak irabazi du bigarren aldiz jarraian, El puente argazkiarekin. Bigarren saria Carlos Mediavilla urretxuarrak jaso du Hamar argazkiarekin, eta hirugarrena, Soraluzeko Carlos de Cosek Engranes lanarekin.
Eskualdekoa edo sari sozialari dagokiona, Iñaki Hidalgo ordiziarraren Geometria aldagarria II argazkiarentzat izan da. Argazki lehiaketara aurkeztutako 45 argazki aukeratuekin erakusketa osatu dute Lemniskatakoek eta Igartza jauregiko erakusketa aretoan ikus daiteke hilaren 20ra arte. Ondoren, Lazkaoko kultur etxera eramango dute erakusketa.
Ostiralean hitzaldia
Bestalde, Lemniskataren Urtarrila, matematika bila zikloaren barruan, ostiralean, 19:00etan hitzaldia eskainiko du Javier Duoandikoetxea Analisi matematika katedradunak Igartzako jauregian. Irudietako matematika ezkutua: argazkiak, filmak, eskanerrak eta abar gaia aztertuko du. «Medikuntzan adibidez, hainbat eratako irudiak eskuratzeko eta gordetzeko, agerian ez dauden tresna mate- matiko modernoak erabiltzen dira. Horietako batzuk erakutsiko ditugu hitzaldian».