Igartzako igerilariak Gipuzkoako txapelketari begira
Igartza Txindoki Tim taldeko igerilari gazteak otsailaren 2an eta 3an Bergaran jokatuko den Gipuzkoako txapelketari begira ari dira lanean. Hernanin izan ziren larunbatean Uxue Llorente, Maddi Ortega, Amaiur Marieuzkurrena, Leire Berbel, Nora Smaali, Garazi, Ander Sukia eta Zuhatz Sukia, denbora onak lortuz.