Izagirre anaiek irekiko dute Goierriko txotx garaia bihar, Zerainen
Goierriko zazpi sagardotegiek txotx irekiera ekitaldia egingo dute bihar, Zerainen. Goitur turismo agentziak azken urteetan antolatu duen egitasmoa da, Goierriko sagardotegiei ikusgarritasuna eman asmoz. Ekitaldia urtez urte sagardotegi ezberdin batean egiten dute; aurten Oiharten izango da, 11:00etan hasita. Bertako Aritz Eguren sagardogileak aurtengo uztaren eta sagardoaren berri eman ondoren, Astana taldeko Gorka eta Jon Izagirre txirrindulariak izango dira denboraldiko lehen sagardo berria dastatzeko ardura izango dutenak.