Txosna Gunea antolatu edo ez erabakiko dute ostiraleko batzarrean
Loinatz jaietan Txona Gunea antolatu ala ez erabakiko dute ostiralean, 18:00etan, Txosna Batzordeak plaza azpian egingo duen batzar irekian. Txosna batzordeak galdera bat egin nahi zan die beasaindarrei: «Noizbait jarri al zarete pentsatzen zer izango litzatekeen gure herria txosnarik gabe?». Txosna Gunea antolatzeko egindako bi bileretara jende gutxi hurbildu delako egin dute galdera hori eta etzi hirugarren bilera deialdia egingo dute, «txosnei azken aukera» emateko. «Lan asko dago aurretik egiteko eta batzordeko kideok prest gaude ardurak hartu eta lan hori aurrera eramateko, beti ere, gure indarrak neurtuz eta hauen araberako jaiak antolatuz, baina horretarako jendea behar dugu».
Beasaingo Txosna Batzordearen ustez, «ez dugu irudikatzen gure herria txosnarik gabe, gure kultura bultzatzen duen guneetako bat delako eta ekintza ezberdinak antolatuz denontzako atseginak diren ekimenak galduko direlako, baita urteetan egindako lan guztia ere».