Ordizia Rugby Elkarteko saskiaren lehen lotea, Mari Jose Otegirentzat
Etxean gelditu da lehendabiziko saria. Mari Jose Otegi ordiziarrak irabazi du Ordizia Rugby Elkarteak zozkatutako saskia. Abenduaren 22ko zozketan saritutako zenbakia ez zen saldu, eta OREren zuzendaritzak saskia lau lote desberdinetan banatzea erabaki zuen, eta horietako bi, Niñoko zozketarekin batera eman dituzte. Bi lote horietan lehena da Otegik aste honetan jaso duena. Bigarrena, 61776 zenbakiari dagiokiona, ez da agertu oraindik; otsailaren 6ra arteko epea du horretarako.
Hirugarrena urtarrilaren 27an Altamiran Ampo Ordizia eta Aldro Independientek jokatuko duten partidura joango diren zaleen artean zozketatuko da. Eta laugarren eta azken lotea, egungo bazkideen artean.