Ordizian agertu diren Maravillas gaztetxearen aldeko pintadak salatu dituzte hainbat alderdik
Ordiziako Udaleko EAJ, PSE-EE, Ordizia Orain eta Ordizia Irabaziko bozeramaleek euren haserrea agertu dute asteartetik asteazkenerako gauean udalerriko ondare historiko-monumentaletan agertu diren pintaketengatik eta gertatutakoa «erasotzat jo» dute. Izan ere, Iruñako Maravillas Gaztetxearen aldeko mezua agertu zen udaletxeko paretan eta baita hainbat pintura orban ere.
Horren aurrean, «egokitzat hartzen dena aldarrikatzea zilegi» dela adierazi dute, «baina ez horrela, Ordizia kaltetuz». Ekintza hau «ikertu eta, posible eta egokia balitz, beharrezko neurriak hartuko» direla ere jakinarazi dute ohar bidez.
Bestalde, Ordiziako EH Bilduk, gertatutakoaren harira, udal gobernuak, «testua ontzat hartu ezin» dutela salatu dute. Batetik, «itxura eman nahi delak gatazka larri baten aurrean gaudela, horrela ez denean eta Ordizianbizikidetza normala denean». Horrez gain, «Ordizia kaltetu hitzak erabiltzea gehiegizkotzat» jo dute. Berriki, San Joan auzoan agertutako pintaketen kontra ez baita inolako adierazpenik egin. Azkenik, «neurri zigortzaileak proposatzen direlako, konponbideak proposatu beharrean».
Manifestazioa asteburuan
Bihar larunbata, hilak 19, manifestazioa deitu dute Iruñan Maravillas Gaztetxearen itxieraren kontra. 17:00etan aterako da udaletxeko plazatik.