Euskal Herriko Sokatira Txapelketa Gabirian egingo dute, mistoan
Euskal Herriko Goma Gaineko Sokatira Txapelketaren azkeneko tiraldia Gabirian izango da, martxoaren 9an, zapatuarekin. Gizonek eta emakumeek osaturiko talde mistoak lehiatuko dira, 580 kiloan. Han ebatziko da Euskal Herriko txapelduna. Pisaketa 14:00etatik 15:30era egingo dute, eta hasiera 17:00etan.
Sei talde ariko dira mistoan: Bizindar, Ibarra, Antsoain, Beriozar, Beti Gazte eta Gaztedi.
Denera 9 jardunaldi izango ditu sokatira txapelketak —Goierrin bakarra, Gabiriakoa—. Urtarrilaren 12an Gernikan hasi zen. Gizonezkoak lau mailatan ariko dira: 680, 640, 600 eta 560 kilo; emakumezkoak, bitan: 540 kilo eta 500 kilo. Mistoek Gabirian bakarrik dute tiraldia.
Egitarau osagarria
Txapelketako tiraldia dela eta, Gabirian beste ekitaldiren bat antolatzekotan dira, sokatiraren inguruan. Erakusketa edo hitzaldia aipatu dituzte. 1970eko hamarkadan sokatira taldea izan zuen Gabiriak.