Kilimak eta Erein taldeek Ataunen joko dute gaur
Ataungo Torto gazte asanbladak ‘Oargiko Gauek’ musika emanaldiei berrekingo die gaur. Kilimak taldearen euskal rumba doinuak eta Erein taldearen doinu akustikoak entzuteko aukera izango da.
Kontzertua Oargi elkartean da, gaur gaueko 22:00etan hasita. Sarrera 5 euroan salduko dute.