Goierriko bi bikote sailkatu dira asteburuan Gipuzkoako kanporaketarako
Euskal Herriko mus txapelketaren barruan, otsailaren 23an Zaldibian jokatuko den Gipuzkoako finalerako txartela eskuratu dute Goierriko beste bi bikotek. Mutiloatik, Joxe Arotzena eta Bixente Apalategi joango dira, ostiralean Ormaiztegiko Gorka Holgadori eta Gorka Arratibeli partida irabazita. Idiazabalen, berriz, Alejandro Bikuñak eta Antonio Berasategik lortu zuten larunbatean txartela, finalean Jon Esnaolari eta Mikel Saralegiri irabazita.
Datorren asteburuan, berriz, Itsasondon, Beasainen, Zegaman, Seguran, Zaldibian, Ormaiztegin eta Lazkaon jokatuko dituzte kanporaketak.