Gaztetxean ‘Ambazada Euskal Herrira’ jardunaldia antolatu dute
Aman Komunak taldeak Ambazada Euskal Herrira topaketa antolatu du hilaren 24tik 26ra bitartean, «Nanteseko proiektu autogestionatuaren alde» egiteko asmoz. Iruñean hasiko dute topaketa 24an; biharamunean Gasteizen elkartuko dira; eta 26an, Beasaingo gaztetxean egingo dute azken eguneko saioa eta jaialdia.
Gaztetxetik jakinarazi dutenez, «2018ko udaberrian, frantses gobernuak ZAD erasotzea erabaki zuen, eta jendearentzako behin-behineko aterpe eta zentro mediku bilakatu zen. Ehunka lagun joan ziren orduan lurralde askeei buruzko hainbat mahai-inguru eta konferentzietan parte hartzera. Gaur egun, ZADeko baita kanpoko talde anitzek erabiltzen dute lekua, bilkurak, erakusketak, festak antolatzeko». Euskal Herritik ere, «hamarnaka lagun gara Ambazadaren eraikuntzan parte hartzen dugunak, izan Iparralde edo Hegoaldekoak. Aman Komunak sarea ere han sortu zen, gure proiektu autogestionatuak eta erresistentzia militanteak indartzeko gogoz». Honela, Ambazadaren batzar orokorra Euskal Herrian egitea erabaki zuten: larunbatean Beasaingo gaztetxean elkartuko dira, 16:00etan.
Kabareta eta kontzertuak
Batzarra amaitutakoan, 20:00-etan kabareta ikusteko aukea izango da, 21:00etan afaria eta 23:00etan kontzertuak, Screamers&Siners, Shock eta Sorkari taldeekin eta Jose Lobato disko jartzailearekin. Afarirako aurrez izena ematea komeni da, ehzadista@yahoo.com helbidean.