Karta jokoaren sekretuak matematikaren ikuspegitik azalduko dituzte bihar
Lemniskata Zientzia Elkarteak antolatuta, Pedro Alegriak 'Matematikaren sekretu ezkutuak karta sorta batean' hitzaldia egingo du, Igartzako jauregian.
Lemniskataren Urtarrila, matematikaren bila zikloaren barruan, Pedro Alegriak Matematikaren sekretu ezkutuak karta sorta batean hitzaldia egingo du. Bihar izango da, 19:00etan, Igartzako jauregian.
Zaragozako unibertsitatean matematikan lizentziatua da Alegria, Venezuelako Central Unibertsitaten masterra eta EHUn Matematikan doktorea. Azken aldian, analisi arloko Matematika Departamentuan irakasle titular lanean ari da. Analisi funtzional espezialitatean garatzen du bere ikerketa lerro nagusia. Hainbat liburu argitaratuak ditu irakaskuntza zein dibulgazio arloetan. Batxilergoko matematika olinpiadak antolaketan aritzen da. Sigma aldizkarian ere atal bat du. Magia eta matematikaren loturak aurkitzen interes handia azaldu du, eta hainbat artikulu idatzi eta hitzaldi eskaini ditu matematika eta magia nahastuz.
Bestalde, Matematika argazki lehiaketako argazkien erakusketa Lazkaoko kultur etxean ikus daiteke.