Gosari osasuntsua egin dute Legazpiko Olazabal institutuan
Bertatik Bertara egitasmoko produktuak dastatu dituzte eta Osasun Zentroko adituen gomendioak jaso dituzte
Legazpiko Olazabal institutuko ikasleek gosari osasuntsua egin dute aste honetan. Bertatik Bertara egitasmoko hainbat produktu dastatu dituzte eta Legazpiko Osasun Zentroko arduradunaren zein pediatra erizainaren gomendioak jaso zituzten.
Legazpiko Udalaren bitartez Bertatik Bertara produktuak jan zituzten gosarian, hain zuzen ogia, sagarrak, intxaurrak eta marmelada. Ikasleei ongi gosaltzeak duen garrantzia azpimarratu zieten osasun zentroko adituek. Olazabal insititutuak bakoitzaren izena daraman katilua oparitu zien ikasleei.