Korrika batzordeen aurreneko bilerak, datorren astean
Apirilaren 4tik 14ra egingo dute 21. Korrika, eta dagoeneko hasiak dira antolaketa lanak. Goierriko hainbat herritan sortu eta aurreneko bilerak deitu dituzte datozen asteetarako. Goiztiri AEKtik, herritarrei deia egin diete, Korrika posible izan dadin, bilera horietan parte hartzeko. Hauek dira oraingoz deitutako bilerak, herriz herri:
Urtarrilak 29
- Ormaiztegi. 19:00etan, Kultur etxean.
Urtarrilak 30
- Lazkao. 19:00etan, udaletxean.
- Zerain. 18:30ean, kultur etxean.
Urtarrilak 31
- Beasain. 18:00etan, Igartzan.
Otsailak 5
- Ordizia. 18:30ean, Goiztiri AEK euskaltegian.
Otsailak 6
- Zegama. 18:30ean, kultur etxean.
Otsailak 7
- Segura. 18:00etan, kultur etxean.
Otsailak 13
- Altzaga, Arama eta Itsasondo: 19:00etan, Itsasondoko udaletxean.