Musika eskaintza ugaria Lazkaon, gaur koruen kontzertuarekin hasita
Abesbatzen goi mailako kantaldia izango da, gaur, Lazkaon. Bilboko Koral Elkarteak eta Kantaka koruek abestuko dute Areria antzokian, gaur 20:15ean hasita. Sarrera 12 euro da, eta aurrez udaletxean eros daiteke.
Kantakak irekiko du emanaldia, bi abestirekin. Ondoren, Bilboko Koral Elkarteak errepertorio zabala jorratuko du, 11 abestitan. Musika klasikoa, frantziarra, XIX. mendekoa, euskal folklorea, erromantikoa, garaikidea eta beltzen espirituala plazaratuko dute. 1886an sortutako korua da.
Bi abesbatzek batera bukatuko dute, Madinaren Aita Gurea abestuz. Alberto Saenz Puente piano jotzaile burgostarrak lagunduko die bi taldeei. Bilboko Koral Elkarteko pianista ofiziala da, baita Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzaren zuzendaria ere.
Bilbotik 90 kantari etorriko dira eta Kantakak 20 izango ditu.