Piloten bizitasuna neurtzeko ikasleek diseinatu eta fabrikatutako gailuak probatu dituzte
Mondragon Unibertsitateko Goierri Campuseko ingenieritza ikasleek, piloten bizitasuna neurtzeko sistema probatu dute gaur, hainbat pilotarik lagunduta:
Goierri Campuseko Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzako lehenengo mailako ikasleek landutako proiektua aurkeztu dute gaur Beasaingo Ezkierdi pilotalekuan. Esku pilotan erabiltzen diren piloten bizitasuna modu objektiboan neurtzeko gailu bat diseinatu eta fabrikatu du ikasle talde bakoitzak eta gaur, gailu horiek proban jarri dituzte. Horretarako, ikasleekm, Iñigo Bikuña pilotaria gonbidatu dute aurkezpenera eta euren iritzia eta gailuen emaitza bat datozen konprobatu dute.