Danbor soinuek alaitu dute Idiazabal
Danborrak astintzen aritu dira Idiazabalgo haurrak herriko kaleetan barrena Haur danborrada egin dute Idiazabalen 38. aldiz. San Blas jaietako lehenengo asteburua itxi du ekitaldiak, eta beste behin ere, Kepa Oiarbidek antolatu du. 17:00etan hasi dira haurrak danborrak astintzen, eta herrian zehar kalejiran ibili ostean, Idiazabalgo plazan amaitu dute saioa.
3 eta 11 urte bitarteko haurrak izan dira danborradako protagonistak, eta guztira 200 herritar baino gehiagok hartu dute parte. Eguraldi goibelak ez du Idiazabalgo haurren festarako ilusioa zapuztu.






























