Igeriketako Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldian ederki aritu dira Ordiziako igerilariak
Asteburuan ordiziako majori kiroldegian benjaminen Zehaztasun Ligako bigarren jardunaldia jokatu zen. Ordiziako taldeko 48 igerilarik parte hartu zuten eta denboraldia aurrera egin ahala izaten ari diren aurrepausoak agerian utzi zituzten.
Txikienak (2009-2010 urteetan jaiotakoak) 50 metro eta 100 metro bizkar frogetan parte hartu zuten. Helduagoek berriz, 100 edo 200 bizkar eta 50 bular frogetan.
Bizkarreko frogak konplexuak izan ohi dira, distantzia kontutan hartzeaz gain, paretan biraketa emateko neurria ere jakin beharra daukatelako. Hori horrela izanda ere, lanketa bikaina burutu zuten txapelketa. Teknikoki oso txukun egin zituzten froga indibidualak eta erreleboetan sekulako giroa sortu zuten denen artean.
Denborei dagokionez, denboraldi amaieran Gipuzkoako Igerilari Osoa deritzon txapelketan parte hartzeko gutxieneko denborak lortu zituzten taldeko hainbat igerilarik.